Kaixo!
(* Ezin badezakezu irudiak ikusi, klikatu “Ver imágenes inseguras” buletin honen bukaeran.)
Zer moduz? Ondo, espero dugu. Hain egun berezietan maite duzun jendearekin.
Gu primeran gaude, Akira txikiarekin urtu beharrean. Orain gutxi bete zuen urtebete.
Egunero harritzen gaitu. Hasieran gauza txikitxo bat zen, izaki hauskor eta babesgabea, apenas komunikatzen zena eta gosea zuenean edo zerbaitek enbarazu egiten zionean negar besterik egiten ez zuena.

Baina ziztu batean hazi da. Egun batean badirudi irrifar egiten duela, beste batean eskutik heltzen dizu, beste batean lehen soinuak ahoskatzen ditu, lau-hankean ibiltzen hasten da... Eta orain, eskutik askatu gabe, lehen urratsak ematen hasita dago.

Eta konturatzerako, hain zalantzazkoa zen ‘gauzatxo’ hura, ‘pirata’ oldarkor bat bihurtu da, eskura ikusten duen edozeren bila jotzen duena beldurrik gabe.
Gehien harritzen gaituena, beharbada, ikasteko eta jakinmina asetzeko agertzen duen grina da. Ikaragarri gustatzen zaigu ikustea nola pasatzen duen minutu bakoitza zerbaiti begira, zerbait hartuaz, batera eta bestera lau-hankean ibiliaz, zerbait arrastan eramanaz... bizi-bizi dabil!

Nahiko modu eraginkorrean komunikatzen da, bistan duen hartara iritsi ezin badu hatzarekin seinalatzen du eta begiratu egiten zaitu gerturatu diezaiozun eskatuz bezala.
Aspaldi daki zer nahi duen eta zer ez, bere pertsonalitatea garatzen ari da piskaka.

Baina Akira hain intentsuki zaintzeaz batera egiten ditugu beste gauza batzuk ere. Udaletxeetan, ikastetxeetan, mendi elkarteetan... proiekzioak eskaintzen jarraitzen dugu, eta horrek laguntzen digu mantenu ekonomikoa ateratzen eta jendeari gure bidaietako bizipenen eta esperientzien berri kontatzen.

Duela egun batzuk Alakanten proiektatu genuen gure ikus-entzunezkoa. Hiri mediteranear atsegina da, ondare historiko garrantzitsua duena. Iberoak, feniziarrak, greziarrak, kartagoak, (Amilcar Barca generala barne), erromatarrak, arabiar kalifato zenbait, gaztelarrak, aragoarrak eta valentziarrak... eta orain Valentziako Erkidegokoa da. Hango kaleetan batera eta bestera ibiliz bertako historia eta jendeaz gozatzeaz gain, mediterraneoko berotxoaz disfrutatu dugu, Kantauriko hotzetik ihes, joan diren egunetan, behin itzuli ginenetik, zeropeko tenperaturan ere egonik.

Etxeko egonaldia lagunekin biltzeko ere probesten ari gara. Suatarrekin esate baterako, Kantabriako bidaiari amorratuak, Australiako desertuan ezagutu genuen elkar duela urte batzuk eta geroztik gara lagunak.

Eta nola ez, koadrilaz ere gozatzen ari gara, betiko lagunez. Hemen ikus gaitzakezu taldeko zenbait blusaz jantzita, Gasteiz festatan tokatzen den bezala.

Festa hauetarako onena opatzea besterik etzaigu geratzen, eta 2010erako MILA ZORION!!!!
Besarkada bat, Akira, Miyuki eta Eneko!!

Nuestros e-mails: miyuki@acercandoelmundo.com - eneko@acercandoelmundo.com
Este boletín se envía a 5369 personas. |