Urte Berri On!
(* Ezin badezakezu irudiak ikusi, klikatu “Ver
imágenes inseguras” buletin honen bukaeran.)
Denbora
asko da azkena idatzi genizunetik. Ondo gaude, ttikien hazkuntzan burubelarri
murgilduta. Duela urtebete pasetxo iritsi zen Kenta, eta lana eta dedikazioa
biderkatu egin direnez aisialdirako tartea ia desagertu egin da guretzat.

Baina garrantzitsuena beraiek primeran daudela da.
Egunotan hasi da txikiena oinez eta oso garai aktiboan dago. Ezta geldirik
egotekoa! Hor ibiltzen da batera eta bestera eskueran duen edozeren bila.

Akirak
hiru urte bete berri ditu, eta elkarrizketa eskatzen du hark. Badu horretarako
galdera kuttun bat gainera: “Zergatik?”, eta hor hasten dira elkarrizketa
luzeak...

Kenta
haurtzaindegira joaten da eta Akira etxetik gertu daukagun eskola batetara. Oso
ondo zaintzen dituzte eta pozik joaten dira.
Beren zaintza eta
hezkuntzak ia gure denbora osoa hartzen du, eta oraingoz eztaukagu buruan
haiekin bidaiatzea. Aurreragorako utziko dugu.

Martxoan,
hori bai, nik egin nuen bidaia bat, bakarka. Myanmarren hilabete pasatu nuen,
argazkigintza buruan nuela. Sekulako esperientzia izan zen. Inguruko beste
herrialdeak ezagutzen nituen baina bertako arazo politikoak tarteko ez nuen
Myanmarrera sartzeko aukerarik izan. Garraio publiko bidez mugitu nintzen batik
bat, baina kontatzen hasi baino hobe segidako muntaiatxo hau ikusten baduzu, 4
minutuko iraupena du eta musikatua dago:http://vimeo.com/30383028.
Miyuki, sortzen
zaizkion tarte libre urrietan Web orrialdeekin zerikusia duten lanetan aritzen
da, eta nik hainbat gauza egiten ditut: Unicef-entzat lan egiten dut hilabete
batzuetan eskola eta institutuetan ematen den Garapenerako Hezkuntza proiektu
batekin, Gasteizko Udalarentzat argazkigintza klaseak ematen ditut,…
Eta bidaiei buruzko
proiekzioekin ere ari gara, baina une honetan erabat lotuta naukan proiektu
liluragarri batean murgilduta nago: “Bidaia Kontalaria”. Munduari bizikletaz
itzulia eman nioneko bidaia ipuin kontalarien teknikak erabiliz kontatzen dut,
egiaz ipuin bat bailitzan. 6tik 12 urtera bitarteko umeei zuzendua dago.
Irudimena erabiliz bidaiak eginarazten dizkiet eta ondo pasatzeaz batera asko
ikasten dute.

Horrela
gabiltza, umeak hezten eta nahiz etxean egon bidaiekin lotutako proiektuekin
ilusionatuta.
Besterik ez, jaso
besarkada handi bat ea festak bikain pasatu ditzazula eta 2012 zoragarri bat
izan dezazula. Agur bero bat familia osoari!
Mila esker Aitor Elduaieni itzulpena egiteagatik.

Nuestros e-mails: miyuki@acercandoelmundo.com - eneko@acercandoelmundo.com
Este boletín se envía a 5599 personas. |